Pasaiako Portua
Informazio orokorra
Portua gaur
Trafikoa
Azpiegiturak
Portuko enpresak
spacer
IRAGARKIAK, DEIALDIAK ETA DOKUMENTUAK
Lan eskaintzak
Sartzeko eskaera
Eskaintza publikoak
Eskuliburuak, gidak eta araudia
Plan Estrategikoa
spacer
spacer
Portuko Lanen Instrukzio Teknikoa
spacer
Bisita Birtuala
spacer
spacer
 
    iconos Hizkuntzak Castellano Français English
spacer
» Hasiera » Informazio orokorra » Deskribapen fisikoa
espacio
Deskribapen fisikoa

Kanala eta Badia

Ontziei eguraldi txarraren aurrean babes ezin hobea eskaintzen dien fisonomia bitxiari eta instalazioen eta makineriaren dibertsitateari eta kalitateari esker, Pasaia bertan sartzen diren ontzien beharrak betetzeko gai den portua bihurtu da.

Pasaiako portua ontziei erabateko babesa ematen dien badiak osatzen duen portu naturala da. Horrela, karga- eta deskarga-lanak segurtasun osoz egin daitezke urte osoan, itsasoaren egoerak zerikusirik izan gabe.

Sarbideak 10 metroko gutxieneko zingoa du itsasbeheran, hondo hondartsuarekin. Zingoa naturalki mantentzen da, dragatze lanik egin behar izan gabe.

Kaiek ia 4.500 metroko luzera dute; horietatik, 1.000 inguru arrantza-kaiei dagozkie, eta 3.250 inguru, berriz, merkatal kaiei. Gainontzekoa ontzien eraikuntzarako eta konponketarako eta bestelako jarduera osagarrietarako erabiltzen da. Lehorreko guztizko eremua 770.000 m² ingurukoa da. Horren aurrean, flotazio eremu osoa 910.000 m²-koa da.

espacio

Sartzeko mugaketak

PORTURA SAR DAITEZKEEN ONTZIEN GEHIENEZKO EZAUGARRIAK

(Portuko Zerbitzuen, Poliziaren eta Erregimenaren Araudiari erantsitako Arau Berezien 13. artikuluaren laburpena: PORTUAREN ERABILERA, MUGAKETAK ETA BALDINTZAPENAK)

Gehienezko luzera
Orokorrean, 185 metrora arteko luzera osoa duten ontziak onartuko dira. Ez dira salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten 175 m. baino gehiagoko ontziak onartuko. Ez da propultsiorik edota gobernurik gabeko 150 m. baino gehiagoko ontzirik onartuko.

Gehienezko zabalera
Orokorrean, gehienez 30 metroko zabalera duten ontziak onartuko dira.

Gehienezko zingoa
Portura sartzeko gehienezko zingoa 29ko oinekoa da popan, eta 28koa brankan, helmugako kaiaren berariazko mugaketak kontuan izan gabe.

Marearen Baldintzak
1. 130 m.-ko luzera osoa duten ontziak:
. 25 oinera arteko ontziak egun osoan zehar eta edozer marearekin sartu eta irten ahal izango dira portutik.
. 25 oin baino gehiagoko zingoa duten ontziak itsasgora baino 4 ordu lehenagoko eta 3 ordu beranduagoko tartean sartu eta irten ahal izango dira.
2. 130 m.-ko luzera osoa duten ontziak itsasgoran bakarrik sartu eta irten ahal izango dira.

Gaueko Zirkulazioa sarbidean
140 m.-ra arteko luzera osoa eta propultsiorik edota berezko gobernurik gabeko 80 m.-ra arteko ontziak bakarrik ibili ahal izango dira bakarrik sarbidean gauez.

Egoitza Elektronikoa
Sarrera mugatua
spacer
Helbidea eta telefonoa
Garapena: W3C-WAI-ko 1.0. Web edukirako Erabilerraztasun Zuzentarauen A1 mailarekiko onespen ikonoa
Lege oharra Diseinua: Infobide.com Hasiera itzuli Gehitu gogokoetan Gehitu hasierako orrialde bezala Web mapa Jarri harremanetan gurekin ePuertoPasaia Administrazio kontseilua Barneko Larrialdi Plan Integratua