Dolua Pasaiako Portu Agintaritzan Juan Ignacio Etxeberria Pensadoren, Lanen dibisio-buruaren, heriotza dela-eta (PO PPA 2010.05.06, osteguna)
Pasaia, 2010.05.06, osteguna.- Pasaiako Portu Agintaritza lutoan dago, Juan Inazio Etxeberria Pensado, Lanen dibisio-burua, atzo arratsaldean hil baitzen (asteartea, 2010.05.05). Duela bi aste Etxeberriak miokardioko infartua izan zuen eta infartu horren ondorioak direla-eta hil da.
Donostian jaio zen, 1963ko irailaren 3an. Egun, 46 urte zituen. Portuan sustraituriko familia bateko kide zen Juan; PPAko lankideek eta orokorrean, Pasaiako portuko komunitateko kideek asko maite eta estimatzen zuten.
Pasaiako Portu Agintaritzak bere atsekaberik sakonena eta zintzoena helarazi nahi die bere familia osoari eta bereziki, bere emazte Idoiari, bere ama Isolinari, bere alaba Eiderri, bere arreba Loliri eta bere lehengusu Pilarri (Pasaiako Portu Agintaritzako Idazkari Nagusiari).
Jakinarazi nahi dizuegu hileta elizkizuna bihar izango dela, ostirala, 2010.05.07, 19:30ean, Juan Inazio gaur egun bizi zen Donostiako Egia auzoko Aita Frantziskotarren parrokian.
|