Pasaian, solteko gai solidoen salerosketa salgaien mugimenduaren erdia baino gehiago da.
Atal horretan, txatarraz eta ikatzaz gain, nabarmentzekoa da ongarri naturalen eta artifizialen mugimendua eta zementuaren inportazioa.
Beste aldetik, portu horretan ikatzaren tratamendurako eremu espezifikoak daude; hori Iberdrolak Portuaren barrutian duen zentral termikorako erregai bezala erabiltzen da nagusiki.
Ikatza Pasaiako salerosketa garrantzitsuetako bat izan da beti eta, egun, 700.000 tona inguru manipulatzen dira urtean. |