Pasaia era ezin hobean dago komunikatuta Frantziako hego-mendebaldearekin eta iberiar penintsula osoarekin. Bere kokapena eta komunikabideak direla-eta, portuaren eragin eremuak Espainiako alde industrializatuena estaltzen du. Kontuan izan behar da Pasaia Espainiako eremu mediterraneotik hurbilenen dagoen portu atlantikoa dela.
Portuko errepide bidezko sarbideak bikainak dira. Pasaiak komunikazio zuzena du penintsularekin eta Europa osoarekin. Bi lotune zuzen daude Madril eta Irun lotzen dituen Nazional 1 errepidearekin; horrek portuaren komunikazio azkarra baimentzen du penintsulako hegoaldearekin eta ekialdearekin. Halaber, Bilbo - Behobia autopistarekin dago lotuta; horren bidez, penintsularen mendebaldera eta hegoaldera edo Frantziara joan daiteke.
Trenbidez, barne-sarea RENFEko Madril-Hendaia linea nagusiarekin (bide bikoitz elektrifikatukoa) lotzen duten lau guneetatik du sarbidea portuak. Sarbideetako hiruk portuaren albo batean dagoen Pasaiako RENFEko geltokiarekin dute lotura, eta laugarrenak Errenteriako geltokiarekin, Portu Agintaritzaren tunel baten bidez. Horretaz gain, ia merkataritza-kai guztiek dute lotura portuaren barne-sarearekin. |
Lurretik aparteko loturak izateaz gain, 5 aireportu garrantzitsutik hurbil dago. Donostiakoa portu-barrutitik 10 kilometrora dago eta Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Miarritzekoa, berriz, 120 kilometrotik beherako erradioan daude.
|