Garrantzitsua da nabarmentzea, Europako Batzordeak eta Ingurumen Ministerioak argitaratutako Natura 2000 Sareari buruzko dibulgazio dokumentuen arabera, «NATURA 2000 Sarearen helburua ez dela giza jarduera erabat debekatzen duten naturaren santutegiak sortzea. Hartutako neurriek (garatzen dituen Europako Zuzentarauaren arabera) kontuan izango dituzte exijentzia ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, bai eta eskualdeko eta tokiko berezitasunak ere».
Nolanahi ere, eta kanpoko portuaren eraikuntzaren bidez, Pasaiako badiaren erregenerazio integralaren inguruan proiektatutako ekintzen ondorioz, lur zein itsas inguruneko zenbait aldagaitan eragin garrantzitsuak gertatzea aurreikus daiteke. |
Eragin horiek saihesteko edo txikitzeko, kautelazko eta zuzentzeko neurriak jarriko dira martxan lanaren fase ezberdinetan, bai eta eraginkortasunaren jarraipena, funtzionamenduaren fasean.
GKE ES2120017 Jaizkibel eremuan aplikatutako neurri guztiak espazioaren kontserbazioaren helburuekin bateragarriak izango dira eta, gutxienez, garrantzia komunitarioko habitaten eta espezieen habitaten eremuaren mantentzea bermatuko dituzte, Habitaten Zuzentarauaren 6. artikuluaren arabera. |