Pasaiako Portuak dituen kokapen eta sarrera pribilegiatuak eta horren azpiegiturek, mugimenduak eta aukera handiek bere eragin eremuko industria eta merkataritza garatzeko ezinbesteko tresna bihurtzen dute.
Pasaia portu malgua eta integrala da. Bezeroei eskaintzen dien bizitasuna, dinamismoa, eraginkortasuna eta segurtasuna bere jardueraren oinarriak dira. Bere funtsezko helburua zerbitzu globala eskaintzea da, ontziaren behar guztiak beteta, bai eta bezeroei segurtasuna eskaintzea ere; segurtasun hori zerbitzuen bizitasunaren eta salgaien maneiuan ia izan ez diren gertakarien ondorioa da.
Bizitasuna da, hain zuzen ere, portuaren abantaila nagusietako bat. Horrela, ontzien egonaldiaren batezbesteko denbora asko murriztu da azken urteetan, lan sistemen arrazoizko erabilerari esker. |
Pasaiak ez ditu merkatal portuaren berariazko lanak bakarrik gauzatzen, bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu; hala nola, konponketa, eraikuntza, etab. Izan ere, ontziek eta euren tripulazioek izan ditzaketen beharrak asetzeko beharrezko instalazio guztiak ditu.
Era berean, Pasaiako portua arrantza-portu handia da, eta bertako eta beste portu batzuetako ontziteriek euren harrapaketak lehorreratzeko eta merkaturatzeko baliabide egokiak aurkitzen dituzte bertan.
|