Pasaiako Badiaren Erregenerazio Integrala prozesuaren helburu motorea da, eta bere azken etorkizuna kanpoko portu berria martxan jartzea da, 2020ean.
Jaizkibel mendiko ipar isurialdean, Asabaratza deitutako eremuan kokatutako kai berrirako Portuko jardueraren irteerak erabilera soziokomunitarioetarako 76 hektarea berreskuratzeko aukera emango du badiaren barnealdean, orain kaiak eta biltegiak hartzen dituen tokian. Orain hemen ekin nahi den moduko prozesua ez da berria.
Oso urrun joan gabe, Bilbok duela gutxiko portu inguru zaharraren erregenerazioaren adibide ezaguna eskaintzen digu; hori aho batez goraipatu dute Euskadin zein kanpoan. |
Baina Bilbo ez da egin daitekeenaren irudi nabaria eskaintzen digun bakarra; antzekoa gertatzen da Bartzelonan, adibidez.
Europako hainbat tokitan, portu-hiri bizikidetza hobetzeko proiektuak gauzatzen ari dira.
Esperientzia zabala dago aspektu horretan; izan ere, orain dela hogei urte sortu zen Hirien eta Portuen Nazioarteko Elkartea, www.aivp.org, eta Pasaiako Portuko Agintaritza bertako kidea da.
Erregenerazioa faseka egingo da, eta horietako batzuk laster hasiko dira; adibidez, La Herrera-Nortekoa. |