"Pasaiako kanpoko portu berriaren eraikuntza ingurumen hipersentiberatasunarekin egingo da".
Horixe adierazi zuen Pasaiako Portu Agintaritzako presidente Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik 2008ko otsailaren 25ean, EKOS Estudios Medioambientales S.L. enpresak prestatutako txostenaren aurkezpenean, komunikabideen aurrean. Txostenak Pasaiako badiaren ingurumen egoeraren eta kanpoko portuaren eraikuntzaren bidezko erregenerazioaren hasierako diagnostikoa eskaintzen du.
Ekosek egindako txostenaren arabera, 2020. urtera begiratzen badugu, portuko jarduera kanpoko kaira eramateak eta Badia erregeneratzeak zenbait inpaktu positibo eragingo ditu: |