Kantauriko erlaitzeko ekialdeko muturrean, Frantziako mugatik hurbilen dagoen zatian, Pasaiako Portuak duen kokapenari eta penintsularekiko dituen komunikabide ezin hobeei esker, portua salgaiak garraiatzeko aukerarik onenetako bat da.
Pasaiako badia Kantauriko kostan dago, Donostiatik 5 kilometrora, eta Frantziako mugatik 12 kilometrora. |
Bere eragin eremuak Estatuko eremu industrializatuenetakoa hartzen du barne, eta bere kokapenak ekialdeko Espainiatik hurbilen dagoen Kantauriko portua bihurtzen du.
Hori dela eta, gune ezin hobea da eremu hurbileneko zein Nafarroako, Aragoiko edota Mediterraneoko produktuen salerosketarako; izan ere, bere kokapenak nazioarteko bide nagusietan kokatzen du, Atlantikoko Europako salerosketarako portu bereziki egokia bihurtuta. |