Web honen
barruan dagoen eduki osoa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren jabegoa da. Bere
erabilpen publikoa onartua dago baldin eta jabetzaren iturria adierazten bada.
Web-orri
honen bidez, Pasaiako Portu Agintaritzak erakunde honekin zerikusia duten
erabiltzaileei beretzat interesgarriak izan litezkeen gai guztien inguruko
informazioa eman nahi die.
Interes orokorreko gaien inguruko informazioa ere
emango da eta berori interesa duen edonork eskuratu ahal izango du. Aipatutako
informazioa jakinaraztekoa besterik ez da izango eta ez da loteslea izango.
Beraz, ez da inolako erantzukizunik izango jorratutako gaietan, baldin eta gai
horiek iritzi pertsonalak eman eta/edo beste baliabide batzuen bitartez eskura
daitezkeen informazio orokorrak jasotzen badituzte. Era berean, Portu
Agintaritzak ez du erantzukizunik izango eskaintzen den informazioaren edukia
alda dezaketen hirugarrenen esku-hartzeetan.
Kontsultek
ez dute inola ere aholkularitza profesionala edo juridikoa eskaintzen; beraz,
mota horretako kontsultarik egin nahi izanez gero, behar bezala kualifikatutako
profesional batengana jo ezazu.
Portu
Agintaritzaren helburua eskainitako informazioaren gaurkotasuna eta zehaztasuna
zaintzea da. Era berean, adierazten zaizkion akatsak zuzentzen eta Pasaiako
Portu Agintaritzak arrazoiz kontrola ditzakeen gaietan kanpoko esku-hartzeak
saihesten saiatzen da.
Azaldutako informazioa edozein unetan alda
daiteke, PPAren irizpidearen arabera.
Nolanahi
ere, Portu Agintaritza honek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen
ondoko kasu hauetan eskainitako informazioaren inguruan:
Orri
hauetan jasotako gaiei buruzko kanpoko estekak, Agintaritza honek
kontrolatu ezin dituenak, ezartzen direnean. Beraz, lehen adierazi bezala,
erantzukizun oro saihesten du kasu horretan.
Portu
Agintaritzak ez du nahitaez informazio sakona, osatua, zehatza edo
eguneratua eman behar; kontuan izan ezinezkoa izango litzatekeela sarean
eskuragarri dagoen dokumentu batek testu edo informazio ofizial bat
zehatz-mehatz jasotzea. Hala, erakunde honen erregistroan bildutako
dokumentuak eta pertsona eskumendunak legez eta araubidez ezarritako moduan
pertsonalki emandako informazioa besterik ez da benetakotzat hartuko.
Aurreko puntuan finkatutakoa gorabehera, erakunde
honek arretarik handiena jarriko du ahalik eta informazio egiazkoena eta
osatuena eskaintzearren, dokumentu eta informazio ofizialei dagokienez.
Horretarako, erakunde honek ahalik eta ardura handiena jarriko du aipatutako
informazioa benetakoa eta eguneratua izan dadin.
Orri
hauek zenbaitetan kanpoko beste orri batzuekiko estekak barne hartzen
dituzte. Erakunde honek ez du inolako kontrolik aipatutako orrien gainean,
beraz, horiekiko erantzukizun oro saihesten du.
Bestalde,
eskainitako zerbitzuetan ager daitezkeen akats teknikoen erantzukizuna
ere ez du bere gain hartzen. Akats teknikotzat, informazio erreala web-orri
honetara lekualdatzearen ondorioz sortutakoa hartzen da, hala nola,
kalkulu-akatsak, akats mekanografikoak edota horien ondorioz sor daitezkeen
beste edozein motatakoak. Era berean, Pasaiako Portu Agintaritzak ez du
erantzukizunik bere gain hartuko, erakunde honen borondatez kanpoko arrazoiak
direla eta, sistema elektronikoaren funtzionamendu eragilean izandako
interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo
deskonexioen ondorioz sor daitezkeen kalteetan edota Internet sisteman edo
bestelako sistema elektronikoetan telefono-lineen gainkarga-hutsuneek
eragindako sistema elektronikoaren atzerapenen edo blokeatzeen kasuan.
Erantzukizunaren
salbuespeneko klausula honen helburua ez da gai honetan legeriak ezarritako
baldintzen aurka egitea, ez eta gai honi aplika dakiokeen legeriaren arabera
saihestu ezin dituen betebeharrekiko erantzukizunik salbuestea ere.
Azkenik,
oro har, klausula honetan adierazitako edoein gairekiko erantzukizunaren
salbuespena adierazten da berriro.